Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Bakailao errea tomate eta porru frijituarekin
Osagaiak
  • -Bakailaoa, 1 kg
  • -Gatza
  • -Porruak, 400 g
  • -Oliba olioa
  • -Perrexil kizkurra, 8 orri
  • -Tomate naturala, 500 g
  • -Tomate frijitua, 200 ml
  • -Tipula, 150 g
  • -Baratxuri xehetua, koilarakada bat
  • -Piper berdea, 75 g
  • -Piper-txorizero mamia, 3 koilarakada
Prestaketa

Hasteko, tipula eta piper berdea txikitu eta oliba-oliotan sueztitu.

Bakailao solomo eder bat zartagian egin, oliba-olio pixka batekin.

Tipula eta piperrari tomatea, piper-txorizero mamia eta tomate frijitua gehitu.

Porrua juliana eran ebaki (oso fin) eta oliotan frijitu.

Osagai guztiak platereratu eta oliba-olioa, Xerez ozpina eta gatza gainetik bota. Azkenik, perrexil kizkurraz apaindu.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena