Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
Hasteko, lapiko baten oliba olio ugari eta baratxuri pare bat jarri, lapikoa berotu. Bakailao xerrak olioa epel dagoenean lapikoan jarri eta konfitatzen utzi.
Tipula erdia eta baratxuri bat moztu eta txikitu. Urdaiazpiko zati bat hartu eta laukietan zatitu. Olio pixka bat zartaginera bota eta tipula, baratxuria eta urdaiazpikoa bertan jarri. Hiru osagaiak frijitzen utzi.
Urdaiazpikoa juliana eran moztu eta gerorako gorde.
Ilar saltsa (Thermomix):
160 gramo ilar edukiontzira bota eta ura gehitu. Edukiontzia Thermomixean jarri eta nahasketa birrindu.
Saltsa Thermomix edukiontzitik atera eta iragazi.
Saltsa lapiko baten sutan jarri eta gurina, gatza eta azukre pixka bat gehitu. Nahasketa irakiten jarri gurina guztiz urtu arte.
Azkenik, aurkezteko, platerean saltsa jarri oinarri gisa. Ilarrak, tipula eta baratxuri frijituak plateraren alde batean jarri. Bakailao konfitatua saltsaren gainean jarri eta arinago juliana eran zatitutako urdaiazpikoa gehitu. Gainetik perrexila bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa