Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Legatz kokotxak plantxan txangurruarekin eta pil-pil saltsarekin
11:38
Osagaiak
  • Kokotxak
  • Txangurru papurtua
  • Arrain zopa
  • Pil-pil saltsa
  • Perrexil xehatua
  • Bakailaoa konfitatutako olioa
  • Bakailao-hezurrak
  • Berakatz-olioa
  • Gatz fina
  • Egilea: Beñat Ormaetxea
  • Jatetxea: Jauregibarria jatetxea, Zornotza
Prestaketa

Hasteko, kokotxak garbitu eta hozkailuan gorde. Gero, txangurru papurtua eta arrain zopa landu behar dira, eta aparte utzi. Beste ontzi batean, pil-pil saltsa egingo dugu bakailao hezurrekin eta bakailaoa konfitatutako olioarekin. Azkenik, perrexila xehatu eta hozkailuan gorde behar da.

Zerbitzeko orduan, kokotxei gatz fin pixka bat bota eta berakatz-olioarekin igurtzi eta plantxan markatuko ditugu azalaren aldetik. Beste alde batetik, ontzi batean txangurrua berotu eta azpil batean jarriko dugu. Gainean kokotxak txukun-txukun jarri eta azpila labean sartuko dugu. Bitartean, ontzi batean pil-pil saltsa eta perrexila berotuko ditugu eta kokotxak labean denbora bat egon ondoren atera eta plater batean jarri behar dira. Azkenik, gainetik pil-pil saltsa botako diegu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena