Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
Lehenengo, bakailao-solomoak 100 gramoko pusketetan zatituko ditugu. Gero, berakatz-olioa egingo dugu; horretarako, eltze batean olioa berakatz-buruarekin jarri eta oso su motelean edukiko dugu berakatzak kolorea hartu arte. Berakatz-burua kendu eta olioa aparte utziko dugu. Olio horretan, oso su eztian, bakailaoa konfitatuko dugu.
Bestetik, pil-pila egiteko, (eltze batean bakailaoa konfitutako olioa, bakailao-hezurrak eta berakatz-buru bat) osagaiak sartu eta oso su motelean jarriko ditugu dena ondo batu arte. Iragazi eta pixkanaka harrotu egingo dugu, airea hartu dezan utzi gabe. Pil-pil hau irakin daiteke, nahi izanez gero.
Bizkaitar saltsarako (osagaiak hauek dira: berakatz-olioa, tipula zuria, tipula gorria, gatz fina, piperbeltz-aleak, golden sagarra, piper txorizeroa eta salda). Osagaiak ordenan sartuko ditugu eltzean, Golden sagarra sartu arte. Su motelean biguntzen utzi kolore marroia hartu arte baina erre gabe. Adi!, saltsa hau egun batetik bestera egin behar da. Hori alde batera utzita, piper txorizeroei pipitak kenduko dizkiegu eta ur hotzetan beratzen utziko ditugu egun batetik bestera. Hurrengo egunean, piper txorizeroan saldatan sartu eta guztia irakingo dugu. Thermomixetik pasatu eta berriz ere irakingo dugu. Hozkailuan gorde.
CLUB RANERORAKO:
Club Ranerorako osagaiak: (tomatea zurituta eta pipitak kenduta dadotan, piper berde italiarra frijituta eta zurituta dadotan, tipula konfitatua dadotan) pil-pil saltsa pixka batekin eta bizkaitar saltsa pixka batekin nahastuko ditugu eltze batean.
Platera egiteko unean, alde batetik bakailaoa konfitatuko dugu eta paper xurgatzaile batean xukatuko dugu. Beste alde batetik, hiru saltsak berotuko ditugu. Hiru bakailao zati platerean jarri eta ezkerretik eskumara saktsak botako dizkiegu, pil-pilarekin hasi, Club Ranerorekin segi eta bizkaitar saltsarekin amaituz. Azkenik, pil-pila berakatz-xerra txigortuekin apainduko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa