Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Bakailaoa saltsan txangurruarekin
Osagaiak
  • Bakailao-solomo gezatuak - 2
  • Txangurru papurtua - 300 g
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Tomate frijitua - 5 koilarakada
  • Tipulatxa - 1 koilarakada
  • Baratxuri txikitua - koilaraka erdia
  • Ardo zuria - basokada txiki bat
  • Maizena
  • Ura edo arrain-fumeta - 33 cl
Prestaketa

Jarri oliba-olioa, baratxuri txikitua eta tipulatxa zartaginean, eta utzi biguntzen. Gorritzen hasten direnean, gehitu bakailaoa, azala gora begira duela. Bota maizena gainetik, kazola mugitzen ari garen bitartean.  Horrez gain, bota basokada txiki bat ardo zuri.

Bota tomatea eta txangurrua.

Ondoren, bota arrain-fumet edo ur pixka bat (33 cl gutxi gorabehera)

Jarri sutan, utzi irakiten 5 bat minutuan eta eman buelta bakailaoari. Utzi su motelean 7 minutuan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena