Errezetak bigarren platerak
Lehenik, kokotxak garbitu. Ondoren, ontzi batera oliba-olioa bota, eta kokotxak zabal-zabal jarri. Ontzia su motelean jarri, eta egiten utzi, noizbehinka pixka bat mugituz.
Beste ontzi txiki batera tipula, piper berdea, piper gorria eta baratxuria bota, julianan ebakita. Olio pixka batekin su txikian egin. Kokotxak eginda daudela ikusten dugunean, ardo zuria eta Brandya bota, eta saltsa loditzen hasi. Saltsa zuri- horixka lodi bat aterako da. Ontzi txikiko barazkiak xehe-xehe eginda daudenean, tomate egina bota, eta ondo nahasi. Ondoren, barazkiak kokotxen gainera bota, koilara baten laguntzaz. Emaitza saltsa laranja bat izango da.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa