Errezetak azkenburukoak edo postreak
Labea 200 º-an berotzen jarri.
Arrautza zuringoak gozogintzako robotaren ontzian jarriko ditugu gatz pixka batekin, eta harrotzen jarriko ditugu. Merengea tontorrak egiten hasten denean, banilla estraktua, azukrea eta ozpina gehituko dizkiogu, eta harrotzen jarraituko dugu. Segidan, arto almidoia gehituko diogu, eta harrotzen jarraituko dugu azukrea erabat disolbatu dela ikusi arte.
Labeko erretilu batean edo tarta molde baten oinarrian, labeko papera jarriko dugu, eta sumendi itxura emango diogu, bere erdian zulo bat utzita, gero, barruan, betegarria jartzeko. 10 minutuz laberatuko dugu, 200 ºC-an, eta, jarraian, 80 gradura jaitsi, eta beste 90 minutuz bertan egiten utzi. Atera, eta utzi hozten labeko burdin sare gainean.
Tarta hoztu bitartean, mascarpone kremako osagai guztiak katilu batean nahasi, eta harrotu adaxka baten laguntzarekin. Fruta guztia garbitu, eta marrubiak laurdenetan moztu.
Bete tartaren erdian utzi dugun zuloa kremarekin, eta apaindu frutarekin.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa