Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Alberjinia eta txokolate tarta (glutenik gabekoa)
Osagaiak
  • Alberjiniak, 500 g
  • Txokolate beltza, 150 g
  • Azukre hautsa, 100 g
  • Kakao hautsa, 60 g
  • Hur irina (hurrak birrindu), edalontzi erdi
  • Kanela hautsa, koilarakada txiki bat
  • Harrotzailea, 16 g
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Geruza egiteko:
  • Txokolatea, 200 g
  • Koko olio usaingabetua, koilarakada txiki bat
  • Apainketarako:
  • Menda hostoak
  • Hurrak
  • Marrubiak eta masustak
Prestaketa

Alberjiniak labean erre

Labea 180 Cº-an berotzen jarri goitik eta behetik. Labeko erretilua paper sulfurizatuarekin forratu.

Alberjiniak garbitu, luzetara erditik moztu, txorrotada bat oliorekin margotu, eta 20-25 minutuz laberatu.

Egiten direnean, labetik atera, eta epeltzen utzi. Segidan, koilara baten laguntzarekin, mamia ontzi batera atera.

Txokolatea urtu

Kazo baten edukieraren laurdena uraz bete, eta irakiten jarri. Gainean, beste kazo batean, txokolatea jarri. Txokolatea disolbatzen den arte eragin.

Sendo eta pinportekin geldituko balitzaigu, koilarakadatxo bat koko olio usaingabetu erantsi, eta nahasi.

Labea 180 Cº-an berotzen jarri goitik eta behetik.

Orea landu

Irabiagailuko ontzian, alberjinia mamia jarri, eta txokolate urtua gehitu. Segidan, irabiagailuarekin ore uniformea egiten den arte birrindu.

Ontzi sakon batean, osagai lehorrak batu: hur irina, txokolate hautsa, azukre hautsa, harrotzailea, kanela hautsa eta gatza. Koilara baten laguntzarekin, ongi nahasi, eta segidan, alberjiniaren nahaskia erantsi.

Guztia ongi nahasi.

Silikonazko molde batera isuri, kolpetxo batzuk eman, eta 40 minutuz laberatu.

Egiten denean, labetik atera, epeltzen utzi, eta moldetik atera.

 

Gainazala

Lehen egin dugun bezala, txokolatea urtu, koilarakadatxo bat koko olio usaingabeturekin. Alberjinia pastela parrilla baten gainean jarri, eta txokolate urtuarekin estali.

Marrubiak eta masustak garbitu. Marrubiak xaflatan moztu.

Aurkezpena

Pastela platerera atera, eta apaindu; adibidez, marrubi xaflekin tartaren zehar osoa inguratu, marrubiaren alde zabala oinarrian beherantz jarriz. Tartaren gainaldean, masustak, hurrak eta menda hostoak jarri.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena