Errezetak azkenburukoak edo postreak
Mahaspasak beratzen jarri pattarrarekin katilu batetan. Legamia katilu batean jarriko dugu azukre koilarakada batekin eta 25 g uretan disolbatu egingo dugu.
Katilu handi bat hartu eta bertan irina jarriko dugu sumendi itxura emanez eta bertara, arrautza irabiatua, azukrea, gatz pixka bat eta zitrikoen azal birrindua gehituko ditugu. Koilara baten laguntzarekin dena nahasten hasiko gara eta jarraian, legamia, esnea, pattarra, pinaziak eta mahaspasak gehituko dizkiogu. Dena 10 minutuz landu koilararen laguntzarekin eta jarraian trapu batekin estali eta 4 orduz pausatzen utziko dugu legamiak bere lana egin dezan.
Denbora pasatu ondoren, landu berriro pixka bat koilara batekin orea eta ondoren intxaur baten tamainako bolatxoak aterako ditugu bertatik bi koilararekin lagunduta eta olio berotan frijitzen joango gara. Gorritzen zaizkigunean, sukaldeko paperarekin izango dugun plater batetara atera eta azukrea gainetik botata zerbitzatuko ditugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa