Errezetak azkenburukoak edo postreak
Moussea
Lehenbizi gelatina xaflak ur hotzetan hidratatzen jarriko ditugu. Banana zatitu eta irabiagailu-ontzian jarriko ditugu, limoi azal birrinduarekin eta esne kondentsatuarekin batera. Limoiari zukua atera, lapiko batean zukua berotu eta bertan gelatina xaflak urtu ondoren, bananei gehitu eta irabiagailuarekin dena ongi birrindu, homogeneo gelditu arte. Esne-gaina harrotu eta poliki-poliki banana orearekin nahasiko dugu, katu mingainaren laguntzarekin.
Teilak
Teilak egiteko, gurina pomada eran jarri eta azukrearekin nahasiko dugu espatula baten laguntzarekin. Arrautza zuringoak gehitu eta nahasten segi, dena ondo batu arte. Jarraian irina gehitu eta hau ere espatula batekin landuko dugu, denak bexamel lodi baten itxura hartu arte. Labeko erretilu bat hartu eta gainean labeko papera jarriko diogu edo gurinez igurtziko dugu. Koilarakada erdi ore hartu eta borobiltxo finak zabaltzen joango gara erretilu gainean. Jarraian, bakoitzari arbendol xafla batzuk gainean jarri eta laberatu egingo ditugu 150 ºc-tara 10 minutuz. Atera, eta oraindik bero daudela, botila baten gainean jarriko ditugu teila forma hartzeko. Hoztean, geroko gorde. Zitrikoen infusioa egiteko, gelatina xaflak ur hotzetan hidratatzen jarri eta gainerako osagai guztiak lapiko batean berotzen jarriko ditugu. Irakiten hasi behar duen unean, sua itzali eta gelatina xaflak bertan desegingo ditugu. Dena iragazi eta gorputza hartu arte hozten utzi.
Aurkezpena
Plater sakon baten oinarrian infusioa jarriko dugu, honen gainean 3 teila eta teila bakoitzaren barruan banana mousse zerrenda apaingarri bat.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa