Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Arroz-esne karamelatua kiwi eta laranja konpotarekin
Osagaiak
  • Arroza, 100 g
  • Ura, 200 g
  • Kanela adar bat
  • Banilla adar erdia
  • Esnea, 1,300 g
  • Azukrea, 200 g
  • Azukrea karamelatzeko
  • Kiwi eta laranja konpota egiteko:
  • Kiwiak, 4 ale
  • Laranja 1
  • Kanela adar erdi bat
  • Panela azukrea, 30 g
  • Bermuta, 75 g
  • Aranpasak, 2 ale
  • Mertxika lehorrak edo orejoiak, 2 ale
  • Kardamomo haziak, 3 ale
Prestaketa

Zuritu kiwiak eta 6 ataletan moztu. Laranja zuritu eta bere atal guztiak atera barruko azal gabe. Labeko erretilu batean labeko papera jarri eta bere gainean, kiwiak, laranja, aranpasak, orejoiak, kanela adarra, kardamomo haziak, bermuta eta azukrea nahasita jarri, eta labean erre 200 °C-tan 30 minutuz. Atera eta nahasi dena katilu handi batean. Utzi epeltzen.

Lapiko batean arroza urarekin, kanela adarrarekin eta banillarekin irakiten jarri ur guztia lurrundu arte. Jarraian, esne beroa gehitu eta uneoro egurrezko koilara batekin eragin 30 bat minutuz. Eginda dagoenean, azukrea gehitu eta beste 5 bat minutuz sutan utziko dugu. Katilu batzuetara atera, azukrea gainetik bota eta sopletearekin erre. Zerbitzatu konpotarekin lagunduta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena