Errezetak azkenburukoak edo postreak
Azenarioak garbitu, zuritu eta robotaren laguntzarekin birrindu.
Bizkotxoaren orea
Labea 160 °C-tan berotzen jarri, goitik eta behetik. Bitartean, ontzi sakon batean, hagaxka elektrikoaren laguntzarekin, arrautzak eta azukrea harrotu. Ekilore olioa, azenario birrindua, gatza, espezia nahasketa eta banilla estraktua gehitu eta nahasi. Irina, legamia, bikarbonatoa, intxaurrak eta mahaspasak gehitu eta ongi nahasi.
Bizkotxoa egiteko moldeak paper sulfurizatuarekin forratu eta orea moldeetan banatu. Jarraian, moldeekin bi-hiru kolpe eman mahai gainean, orea txoko guztietara ongi banatzeko. 55 minutuz laberatu.
Atera eta hozten denean, moldetik zein paper sulfurizatutik atera. Bizkotxo bakoitzaren gainazala berdintzeko labanarekin ebaki.
Azenario gozokiak
Kazo batean osagai guztiak batu eta su txikian berotzen jarri. Sendotzen den bitartean etengabe eragin. Kazoaren zolara itsasten hasten denean, sutatik baztertu eta bonboien moldeko zulotxoak bete.
Frosting-a
Esne-gainari azukre-hautsa eta egonkortzailea gehitu eta harrotu. Kakao krema zuria, banilla estraktua eta gazta krematsua gehitu eta hagaxka elektrikoen laguntzarekin, guztia ongi nahasi. Erdia gozogintzako mahukan sartu eta bestea ontzian utzi. Hozkailuan gorde.
Tarta osatzen
Plater zabal baten erdian koilarakadatxo bat frosting zabaldu. Honek tarta egonkor mantentzen lagunduko digu. Gainean bizkotxo bat jarri eta, ondoren, frosting geruza bat zabaldu. Gainean beste bizkotxoa jarri eta tarta guztia frosting-arekin estali.
Gozogintzako mahuka hartu eta tartaren ertzak apaindu. Mahukan sobratu zaigun frosting-arekin irudi apain batzuk egin tartaren gainean, eta hauen erdian, azenario gozoki bana jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa