Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Pistatxo, kafe eta ezti pastela
Osagaiak
  • Bizkotxoa egiteko:
  • Arrautzak, 3 ale
  • Arrautza gorringoa, 3 ale
  • Azukrea, 100 g
  • Gurina, 100 g
  • Irina, 50 g
  • Arto almidoia, 50 g
  • Pistatxo krema egiteko:
  • Esne-gaina, 500 g
  • Arrautza gorringoak, 2 ale
  • Azukrea, 100 g
  • Pistatxo gordinak, 60 g
  • Kafe krema egiteko:
  • Esne-gaina, 500 g
  • Arrautza gorringoak, 2 ale
  • Azukrea, 100 g
  • Kafe disolbagarria, 20 g
  • Ezti almibarra egiteko
  • Ura, 250 g
  • Eztia, 25 g
  • Sabayon saltsa egiteko:
  • Arrautza gorringoak, 4 ale
  • Azukrea, 65 g
  • Glukosa, koilarakada txiki bat
  • Ura
  • Esne-gaina, 75 g
  • Anana, 100 g
  • Rona
  • Kakao hautsa gainetik botatzeko
Prestaketa

Pistatxo eta kafe kremak

Lehenbizi, bezperan, pistatxo eta kafe kremak egin behar ditugu. Bietan prozedura berdina erabiliko dugu. Lehenbizi, esne-gaina irakiten jarri behar dugu lapiko batean. Jarraian, esne-gain hori arrautza, azukre eta pistatxo birrindu (edo kafe disolbagarri) nahasketara gehituko dugu, uneoro hagaxkarekin nahasten dugun bitartean. Lortutakoa berriro su motelean jarri eta 83 °C hartzen dituenean, segituan hoztu eta hozkailuan gordeko dugu hurrengo egunera arte. 

Bizkotxoa

Bizkotxoa egiteko, arrautzak, gorringoak eta azukrea katilu handi batean jarri eta zuritu arte hagaxkarekin harrotuko ditugu. Jarraian, gurina urtuta nahasi, eta ondoren irina eta arto almidoia nahasiko dizkiogu. Labeko erretilu batean labeko papera jarri, bertan zabaldu lortutako orea eta labean egingo dugu 8-10 minutuz 180 °C-tara. Atera eta utzi hozten. Moztu eraztun batez bizkotxoa eta gorde geroko.

Almibarra

Eztia eta ura lapiko batean sutan jarri eta eztia uretan disolbatzen denean, atera eta utzi hozten.

"Sabayon" saltsa

Ura, azukrea eta glukosa lapiko batean sutan jarriko ditugu, eta 121 °C hartzen dituenean, gorringoak harrotu eta pixkanaka likidoa gehituko diogu. Jarraian, anana, esne-gaina eta rona gehitu, birrindu eta utzi hozten erabili arte.

Aurkezpena

Dena prest daukagunean, plateraren oinarrian saltsa pixka bat jarriko dugu, eta honen gainean bizkotxo eraztun bat. Almibarrarekin mozkortu eta gainean kafe krema geruza bat jarriko dugu. Beste bizkotxo zati bat gainean jarri. Hau ere mozkortu, eta jarraian, pistatxo krema geruza bat jarriko dugu. Kakao hautsa gainetik bota eta zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena