Errezetak azkenburukoak edo postreak
Fruitu gorri eta sagar gozoa
Sagarrak zuritu eta zatitan moztuko ditugu. Segidan, kazo batean sagarrak, fruitu gorriak eta azukrea jarri eta sagarrak ongi biguntzen diren arte egosi. Behar balu, ur apur bat gehitu. Ondoren, irabiagailuarekin birrindu eta tuper batean sartu. 5 minutuz pausatzen utzi eta hozkailuan gorde ongi gogortzen den arte (egun batetik bestera).
Pancakearen orea
Ontzi sakon batean osagai guztiak batu, gurina izan ezik, eta irabiatu. Ontzia plastikozko filmarekin tapatu eta hozkailuan, 15 minutuz, pausatzen utzi.
Frosting-a
Txokolate zuria maria bainuan urtu. Ondoren, ontzi batean txokolate urtua, mascarponea, gazta krematsua, azukre-hautsa eta banilla esentzia ongi nahasi. Erdia gozogintzako mahuka batean sartu eta biak hozkailuan gorde.
Pancakeak
Zartagia berotu eta gurinarekin igurtzi ko dugu. Metalezko molde bat erdigunean jarri eta burruntzali erdi pancake orea bertara isuriko dugu. Alde batetik egiten denean, moldea kendu eta pancakeari buelta eman behar zaio. Horrela, pancake guztiak egingo ditugu.
Aurkezpena
Plateraren erdian frosting apur bat jarriko dugu, lehengo pancakea itsasteko adina. Gainean, pancake bat jarri eta honen gainean, frosting geruza bat zabaldu. Prozedura bera jarraituz, hiruzpalau pancake gehiago jarriko ditugu. Azkeneko pancakea gozogintzako mahukako frosting-arekin apainduko dugu.
Ondoren, fruitu gorri eta sagar gozoa hozkailutik atera, desmuntatu eta bihotz formako moldearekin bihotz batzuk aterako ditugu. Pancakearen gainaldea bihotzekin, ahabiekin eta menda hostoekin apainduko dugu. Azkenik, platera edo erretilua arrosa petaloekin apaindu dezakegu.
Belus gorri pancakeak
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa