Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Banoffee tarta
Osagaiak
  • OSAGAIAK
  • OINARRIA EGITEKO
  • Irina, 500 g
  • Gurina pomada eran, 250 g
  • Gatza, koilarakada erdi bat
  • Azukrea, koilarakada erdi bat
  • Arrautza gorringoak, 2 ale
  • Esnea, 125 g
  • BETEGARRIA EGITEKO
  • Azukrea, 150 g
  • Ura, 2 koilarakada
  • Esne-gaina, 50 g
  • Gurina, 40 g
  • Bananak, 2 ale
  • Azukrea, 50 g
  • Gurina, 40 g
  • GAINERAKOAK
  • Chantilly krema apaintzeko
  • Eztizko karamelu batzuk
Prestaketa

Lehenbizi, orea egiten hasiko gara. Horretarako, irina eta gurina pomada eran nahasiko ditugu lehenbizi. Jarraian, azukrea, gatza eta arrautza gorringoak gehitu eta orea lantzen jarraituko dugu. Bukatzeko, esnea gehitu, eta behin dena batu dugunean, sukaldeko plastikoarekin bildu eta hozkailuan gordeko dugu egun batetik bestera. Erabili behar dugunean, orea arrabolaren laguntzarekin luzatu eta tarta oinarri baten gainean jarriko dugu. Jarraian, labean 15 bat minutuz, 180 °Can egin. Atera eta utzi hozten.

Betegarrirako, behar dugun azukrea lapiko batean jarriko dugu bi ur koilarakadekin, eta su ertainean karamelatzen utziko dugu. Behin karamelua egin zaigunean, esne-gaina berotu eta karameluari gehituko diogu sutatik kanpo. Nahasi direnean, 40 g gurin gehitu eta lortutakoa, tartaren oinarrian jarriko dugu.

Zartagin bat su bizian jarri eta bertaratu 40 g gurin eta gainerako 50 g azukre. Bitartean, bananak xerratan moztu eta azukrea gurinean desegin denean, bertan karamelatu bananak, minutu batzuez. Banana xerra karamelatuak pastelaren barruan banatu eta hoztu denean, Chantilly kremarekin apaindu gainetik. Bukatzeko, karameluak txikitu eta gainetik bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena