Errezetak azkenburukoak edo postreak
Lehenbizi piperrada egiten hasiko gara. Horretarako, tipula fin-fin moztu eta erregosten jarriko dugu zartagin batean olio pixka batekin su ertainean. Bitartean, piper berdeak era berdinean moztu eta tipulak 5 bat minutu daramatzatenean, bertara gehituko ditugu. Pipermorroa ere fin-fin moztu eta gainerako bi barazkiei gehituko diegu eta dena su motelean egiten utziko dugu. Puntuan daukagunean, tomate saltsa gehitu, gatz puntuan jarri eta geroko gordeko dugu.
Aliolia egiteko, arrautza gorringoa, berakatz-atalak bihotzik gabe, ur epela, limoi zukua eta gatza irabiagailuaren ontzian jarri eta birrintzen hasiko gara. Birrintzea gelditu gabe, ekilore olioa gehituko diogu pixkanaka gure saltsa muntatu arte. Eta gero esne-gaina gehitu eta gatz puntuan jarri ondoren, geroko gordeko dugu.
Ganbak zuritu eta zartagin batean egingo ditugu barrutik gorrizka samar utzirik. Zartagin berean hirugiharra ere pixka bat egingo dugu. Ogia txigortu eta jarraian pintxoa muntatuko dugu. Ogi gainean hirugihar xerra bat jarri, honen gainean 4 ganba, jarraian piperrada pixka bat ganba gainean eta gero gazta xerra bat. Alioliarekin estali eta jarraian labean gainerre ondoren, zerbitzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa