Errezetak azkenburukoak edo postreak
Kafe ilun eta trinko bat eginez hasiko gara. Eginda dagoenean esne kondentsatua eta arrautzak gehituko dizkio kafeari eta ongi nahasiko dugu dena. Jarraian, lortutako likidoan croissantak sartuko ditugu eta bertan izango ditugu pare bat orduz ondo bustitzen.
Bitartean esne aparra egiten joango gara, horretarako esnea, esne-gaina eta azukrea lapiko batean jarriko ditugu sutan eta irakinaldi bat emango diegu. Esnea pixka bat epeldu bitartean, gelatina xaflak ur hotzetan hidratatu eta prest ditugunean, esne berotan desegingo ditugu. Hozkailuan sartu eta hotza dagoenean, adaxka baten laguntzarekin harrotu egingo dugu aparra atera arte. Gorde gerorako.
Laranjak zuritu eta makilatxotan moztuko dugu azala. Jarraian ur hotzarekin izango dugun lapiko batean sutan jarriko ditugu azalak eta 3 aldiz galdarraztatuko ditugu. Jarraian ura eta azukrearekin egina izango dugu almibar batean sartu eta ordu erdiz kozinatuko ditugu su motelean. Eginda daudenean, labeko paper gainera banaka atera eta hozten utzi. Txokolate bainua egiteko, esne-gaina berotzen jarriko dugu eta hori egin bitartean, txokolatea zati txikitan moztu. Esne-gaina irakiten hasten denean, txokolateari gehitu eta bertan urtuko dugu. Ondoren, gurina gehituko diogu eta hau batu zaigunean, laranja azal makilatxoak bertan bainatuko ditugu. Utzi txokolatea gogortzen.
Croissantak ondo busti zaizkigunean, zartagin bat su ertainean jarriko dugu gurin pixka batekin eta egingo ditugu gure croissantak. Eginda daudenean, atera, azukrea gainetik bota eta sopletearen laguntzarekin karamelizatu. Plater baten oinarrian esne aparra jarri, honen gainean croissanta jarriko dugu eta inguruan laranja azalak jarriko ditugu apaintzen.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa