Errezetak azkenburukoak edo postreak
1 - Laktosarik gabeko txokolate zuria:
Kakao gantza Maria bainuan urtu. Urtzen denean, gainontzeko osagaiak gehitu eta guztia ongi nahasten den arte irabiatu. Txokolatea silikonazko moldera isuri eta gogortzen den arte pausatzen utzi, kanpoko tenperaturan.
2 - Barrubetea:
Laktosarik gabeko esne-gainari 4 koilarakada kendu eta gainontzekoa kazo batean berotzen jarri. 4 koilarakada horiek hozkailuan gorde. Kazoko esne-gainak irakiten duenean, sutatik atera eta txokolate zuria gehitu, matcha te hautsa gehitu eta guztia ongi nahasten den arte irabiatu. Nahaskia hozkailuan utzi ongi hozten den arte. Ondoren, hozkailutik atera.
Gelatina xafla uretan beratzen jarri. Hozkailuan gorde dugun esne-gaina katilu batean jarri eta mikrouhin labean berotu. Segidan, gelatina xukatu eta esne-gain berotan desegin. Nahaskiari gehitu eta hagaxken laguntzarekin ongi harrotu ondoren, hozkailuan gorde.
3 - Bizkotxoa:
Labea 180 gradutan berotzen jarri, goitik eta behetik.
Pistatxoak birrindu eta irina bahetu.
Ontzi sakon batean arrautzak, azukre hautsa eta gatz apur bat tamainaz hirukoizten den arte harrotu, hagaxken laguntzarekin. Irina eta pistatxo birrindua pixkanaka gehituz joan eta mugimendu biribilen bidez nahasi.
Labeko erretilua paper sulfatatuarekin forratu eta nahaskia bertan zabaldu. 10-12 minutuz laberatu. Egiten denean labetik atera eta azkar batean ertz batetik hasita kiribildu.
4 - Ahabia olatak:
Irabiagailuaren ontzi batean ura eta ahabiak jarri eta irabiagailuarekin ongi birrindu. Jarraian iragazi eta 270 ml ahabia-ur baztertu.
Irabiagailuaren ontzi batean baztertu dugun ahabien ura, ekilore olioa eta irina irabiagailuaren laguntzarekin nahastu. Nahaskia biberoi batean sartu.
Zartagin itsasgaitz bat ongi berotu eta biberoiko nahaskia bota, krep baten forman. Segidan, su bizian, koral itxurako olata gogor bat egiten den arte murrizten utzi.
Soberan gelditu zaigun ahabia-urarekin almibarra egin dezakegu. Azukrea gehitu eta kazo batean berotzen jarri, ongi disolbatzen den arte. Segidan, sua itzali eta gorde. Ondoren, bizkotxoa bustitzeko erabili ahal izango dugu.
5 - Ijito besoa muntatu:
Bizkotxoa askatu eta almibarrarekin busti. Barrubetearekin bete eta kiribildu berriz. Azukre hautsa eta matcha tea nahasi, eta ijito besoaren gainaldea honekin hautseztatu. Ahabia-olatekin eta ahabia freskoekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa