Errezetak azkenburukoak edo postreak
Oharra: Briochea bezperan egin dezakegu baina gazta krema beroan gehitu eta berehala karamelizatu eta epelean zerbitzatzeko postrea izango da hau.
1. Ontzi sakon batean ura eta esnea gehitu.
Legamia bertan disolbatu. Katilu batean bi arrautzak irabiatu. Arrautzak ontziko likidoari erantsi. Gurina urtu eta ontzikoari nahasi. Gatza eta azukrea gehitu. Irina erantsi eta oratu. Mahai gaina irineztatu eta ore bola bertan landu. Orea ontzi batean sartu, trapu batekin estali eta hartzitzen utzi, bikoizten den arte. Orea mahai gainera atera eta airea kendu eta bolak egin. Bolak molde batean sartu bata besteari erantsiz eta ordu betez pausatzen utzi. Arrautzarekin margotu 25 minutuz 180 gradutan laberatu. Egiten denean atera eta parrilla batean hozten utzi.
2. Gazta krema prestatu.
Kazo batean esnea berotzen jarri eta azkrea, gazta krematsua eta gorgonzola gazta bertan disolbatu. Dena urtzen denean, kazoa sutatik baztertu eta arrautza gorringoak gehitu.Beharko balitz iragazi.
3. Briochea zatitu eta erreteilu batean banatu.
Gazta krema gehitu (beroan) eta 3-4 minuturen ostean buelta eman beste aldetik ere xurgatzeko.
4. Bien bitarte horretan fruitu gorri liofilizatuak ehotu.
5. Brioche torraden gainean azukrea hautseztatu eta soplete batekin karamelizatu.
6. Platereratu:
Platera fruitu gorri-hautsarekin apaindu, nahieran. Honen gainean, brioche torrada jarri. Peta Zetak eta ahabiak banatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa