Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Arroza kubatar erara, postre moduan
Osagaiak
  • Arroz moussea egiteko:
  • Esne-gaina, 500 g
  • Arroza, 50 g
  • Azukrea, 90 g
  • Kanela adar bat
  • Tomate konpota egiteko:
  • Tomatea, 2 ale
  • Azukrea, 50 g
  • Banana karamelatua egiteko:
  • Banana bat
  • Azukrea, 75 g
  • Ur pixka bat
  • Gurina, 25 g
  • Rona, 50 g
  • Limoi azal almibarra egiteko:
  • Limoi baten azala
  • Ura, 100 g
  • Azukrea, 100 g
  • Banilla estraktua
Prestaketa

Arroz moussea egiten hasiko gara. Esne-gaina lapiko batean jarri kanela adarrarekin batera, eta su ertainean berotzen jarriko dugu. Irakiten hasten denean, arroza gehituko diogu, eta 35 bat minutuz, su baxuan egosten edukiko dugu. Denbora pasatzen denean, azukrea gehitu eta beste 5 minutu edukiko dugu sutan. Iragazi eta lortutako likidoa hoztu egingo dugu, eta geroko gorde.

Tomate konpota egiteko, tomatea zuritu, haziak kendu eta laukitxotan moztuko dugu. Zartagin bat sutan jarri eta tomatea bertara botako dugu, inongo oliorik gabe. Tomateak bere ura askatuko du, eta behin hau lurrundu zaigunean, azukrea gehitu eta 5 minutuz, su motelean egiten utziko dugu. Gorde geroko.

Banana karamelatua egiteko, azukrea eta ur pixka bat lapiko batean jarri eta urre koloreko karamelu bat egingo dugu. Jarraian, bertara banana txiki-txiki moztuta eta gurina gehituko dizkiogu, dena ondo nahasiz. Behin gurina urtu zaigunean, rona gehitu eta hau lurruntzen zaigunean, banana atera eta gorde egingo dugu.

Limoi azal almibarra egiteko, limoia zuritu, zati finetan moztu eta 3 irakinaldi emango dizkiogu, 3 ur ezberdinetan. Jarraian, ura, azukrea eta banilla estraktuarekin batu, eta irakiten utziko dugu, guztiak zopa lodi baten itxura hartu arte. Hoztu eta gorde geroko.

Plateraren muntaia egiteko, plater sakon baten oinarrian limoi almibar geruza bat jarriko dugu lehenengo. Jarraian, arroz esnearen likidoa adaxken laguntzarekin harrotu eta honen kenefa bat jarriko dugu limoi almibar gainean. Honen aldamen batean banana karamelatu pixka bat eta tomate konpota jarri, eta zerbitzatu egingo dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena