Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Polboroiak
Osagaiak
  • Etxeko margarina egiteko (500 ml-koa)
  • Koko olio usaingabetua, 230 g
  • Oliba olioa, 100 ml
  • Ekilore olioa, 170 ml
  • Gatza
  • Arbendola, limoi eta kanela polboroiak egiteko
  • Olo irina, 200 g
  • Arbendola birrindua, 100 g
  • Azukre hautsa, 3 koilarakada
  • Margarina, 100 g
  • Limoi baten azala birrinduta
  • Kanela hautsa, koilaratxo bete 1
  • Hur eta txokolate polboroiak egiteko:
  • Olo irina, 200 g
  • Hur txigortuak, 85 g
  • Azukre hautsa, 3 koilarakada
  • Margarina, 100 g
  • Kakao hautsa, 25 g
  • Intxaur eta ardo polboroiak egiteko
  • Olo irina, 200 g
  • Intxaur birrindua, 70 g
  • Sesamo haziak, 30 g
  • Margarina, 100 g
  • Ziropa, 4 koilarakada
  • Moskatela, 100 ml
  • Laranja azala, xixterka 1
  • Apaintzeko
  • Azukre hautsa
Prestaketa

Etxeko margarina egiteko:

Koko olio usaingabetua eta oliba olioa kazo batean emeki berotu dena ongi integratzen den arte.

Ongi nahastu, gatza gehitu eta epeltzen utzi.

Epeltzen denean ekilore olioa gehitu, ongi nahasi eta ontzi batetara isuri (hagaxka elektrikoak sartzeko moduko ontzia, sakona eta hagaxken zabalerakoa) eta hozkailuan gorde.

Ordu t'erdi-2 orduren ostean hozkailutik atera eta hagaxka elektrikoekin 4-5 minutuz harrotu.

Berriro hozkailura sartu beste 2 orduz.

Hozkailutik atera eta aurreko pausu bera egin.

Nahi bada beste ontzi batera isuri eta hozkailuan gorde behar dugunerako.

 

Polboroiak egiteko:

Labea 160 °Can jarri eta 600 g olo irin bertan txigortu, paper sulfurizatu gainean. Kontu handia izan irina erre gabe, maiz nahasi.

Kolorea aldatzen hasten zaionean, labetik atera eta hozten utzi.

Hozten denean, 3tan banatu (200 g bakoitzean).

 

Arbendolena egiteko:

Olo irin txigortua, arbendola irina eta gainontzeko osagai guztiak ontzi sakon batean nahasi. Eskuekin ongi bildu, bola baten forma eman, segidan zilindro forma eta plastiko filmarekin estali ondoren hozkailuan ordu betez pausatzen utzi.

Hozkailutik atera, 1'5-2 cm-tako lodierako medaloiletan moztu eta labeko erreteiluaren gainean jarri, bata bestearen ondoan espazioa utziz.

3-15 minutuz 180 °Can labean egin. Egiten direnean atera eta hozten utzi.

Guztiz hozten direnean azukre-hautsarekin hautseztatu.

 

Hurrena egiteko:

Hurrak robotean birrindu.

Osagai guztian ontzi sakon batean nahasi eta aurreko pausu berak jarraitu.

 

Intxaurrena egiteko:

Ziropa eta moskatela kazo batean murriztu,  laranja azalarekin eta epeltzen utzi.

Intxaurrak birrindu.

Osagai guztiak ontzi sakon batean nahasi eta pausu bera eman.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena