Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Gaztain pastela
Osagaiak
  • Gaztainak, 500 g
  • Esnea, 250 ml
  • Arrautzak, 6
  • Panela azukrea, 250 g
  • Gurina (kanpoko tenperaturan), 100 g
  • Arbendol-irina, 100 g
  • Txokolate beltza, 100 g
  • Pattarra, 50 ml
  • Kardamomo hautsa, ½ koilaratxo
  • Azukre-hautsa, pastela apaintzeko
  • Txokolate-kikara egiteko:
  • Txokolate hutsa, 90 g
  • Tapioka almidoia, 2 kafe-koilaratxo
  • Panela azukrea, 90 g
  • Esnea, 400 ml
  • Kanela, gatza edo nahi den espezia
Prestaketa

Gaztainei inguru guztian ebaki bat egin eta beratzen utzi 30 minutuz uretan koilaratxo bat bikarbonatorekin. Ondoren, labean 200 graduan 50-60 minutuz egosi.

Gaztainak egiten direnean, labea ez itzali, 180 gradura jaitsi.

Segidan, gaztainak zuritu eta, birringailu batean esnea gehituz, pure moduko ore bat egin.

Txokolatea birrindu.

Arrautza-gorringoak eta zuringoak banatu. Gorringoak azukrearekin harrotu eta gurina gehitu eta zuringoak aparte harrotu elur punturaino.

Gorringoen nahaskiari gaztain purea, arbendol-irina, txokolate birrindua, pattarra eta kardamomo hautsa gehitu, eta ongi nahasi.

Dena ongi integratzen denean, zuringo harrotua gehitu eta mugimendu biltzaileen bidez nahasi.

Molde biribil bat labeko paperarekin forratu, eta nahaskia bertara isuri.

Pastela 50 minutuz laberatu. Hozten denean, azukre-hautsarekin apaindu.

Oharra: Pastel hau txokolate beroarekin hartu dezakegu. Horretarako, kakaoa, tapioka-almidoia eta panela azukrea nahasiko ditugu. Bestetik, esnea berotzen jarri eta, ongi berotzen denean, nahaskia gehitu. Sua jaitsi eta txokolatea loditu arte egurrezko koilararekin eragingo diogu.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena