Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Cointreau souffle izoztua ogi torrada eta ahabi salteatuekin
Osagaiak
  • Soufflea egiteko:
  • Esnea, 250 g
  • Banilla adar bat edo banilla esentzia
  • 6 arrautza gorringo
  • Azukrea, 130 g
  • Cointreaua, 100 g
  • Esne-gaina, 250 g
  • Kakao hautsa, apaintzeko
  • Ahabi salteatuak egiteko:
  • Ahabiak, 100 g
  • 2 laranja
  • Azukre beltza, 50 g
  • Ogi torrada egiteko:
  • Brioche zati bat
  • Esnea, 125 g
  • Arrautza bat
  • Azukrea, 25 g
  • Gurina
  • Gazta irabiatua (krematsua)
Prestaketa

Banilla adarra erditik zabaldu eta lapiko batean esnearekin batera berotzen jarriko dugu. Behin irakin duenean, 10 minutu infusionatzen utziko dugu. Bitartean, arrautza gorringoak azukrearekin batera zurituko ditugu hagaxka baten laguntzarekin. Jarraian, esnea iragazi eta arrautzei gehituko diegu. Cointreau-a gehitu eta berriro sutan jarri eta 83 ºC hartzen dituenean, iragazi eta katilu batean izotz artean hoztuko ditugu. 

Esne-gaina harrotu eta Cointreau kremarekin batuko dugu. Ondoren, silikonazko molde txikitara pasa eta izozkailuan sartuko ditugu, gutxienez 3-4 orduz.  

Ahabiak garbitu eta lapiko batean laranja zukuarekin eta azukrearekin minutu batzuez urritzen jarriko ditugu. Bitartean, torrada egiteko behar dugun arrautza azukrearekin ondo irabiatu eta jarraian esnea gehituko diogu. Brioche ogia lauki zuzenetan ebaki eta esnetan sartuko dugu, noizean behin buelta emanez, ondo busti dadin. Zartagin bat sutan jarri eta bero dagoenean, gurin pixka bat gehitu eta bertan gorrituko ditugu gure brioche torradak, minutu batez alde bakoitzetik.

Platerean torrada bat jarriko dugu, honen gainean koilarakada bat gazta krematsu, horren gainean ahabi batzuk eta bukatzeko izkina batean cointreau soufflea jarriko diogu, kakao hautsa gainetik duela.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena