Errezetak azkenburukoak edo postreak
Hasteko, kakahuete gurina egingo dugu. Horretarako, kakahueteak birringailuan jarri, gatz apur bat bota eta ore bat egin arte birrinduko ditugu.
Honen ondoren, labea 190 º C-tan berotzen jarriko dugu eta segidan, ontzi batean kakahuete gurina, margarina eta azukrea nahasiko ditugu, dena ongi batu arte. Beste ontzi batean gatza, arto almidoia eta arto irina gehituko ditugu eta guztia ongi nahasiko dugu.
Jarraian, kakahuete gurinaren nahaskia eta irinen nahasketa batuko ditugu, esnea eta banilla estraktuarekin batera. Guztia ongi nahasi arte irabiatu eta irinarekin hautseztatua izango dugun mahaira botako dugu orea.
Segidan, arrabolarekin orea luzatu eta pastak mozteko moldearekin gailetei forma emango diegu. Horretaz gain, orearen zati batekin mini gailetak egingo ditugu.
Gaileta guztiak moztu ahala, labeko paperarekin estalia izango dugun erreteiluan ipiniko ditugu eta guztiak ditugunean, 10-12 minutuz egosiko ditugu. Labetik atera eta parrila baten gainean zabalduko ditugu hozteko eta hezetasuna saihesteko.
Irabiakia egiteko, bananak xerratan ebaki eta irabiagailuaren ontzian jarriko ditugu. Jarraian, gainontzeko osagaiak erantsi, hau da, esnea, kakao hautsa, kafe hautsa, kardamomo hautsa eta izozkia eta guztia ongi batzen den arte irabiatuko dugu.
Aurkezpenerako, edalontzi luze eta zabal baten barrualdeko horma txokolate ziroparekin apainduko dugu. Segidan, edalontzia irabiakiarekin bete eta honen gainean mini gaileta batzuk eta banana zati batzuk jarriko ditugu apaingarri gisa. Irabiakia azpil baten gainean zerbitzatu eta edalontziaren alboan gailetak jarriko ditugu dorre gisa, eta alboan, kakahuete batzuk zabalduta.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa