Errezetak azkenburukoak edo postreak
Hasteko, sardexka baten laguntzarekin, patata egosia zapaldu, pure moduko ore bat egiten arte. Jarraian, ontzi batean bi irinak eta gatza nahasiko ditugu.
Beste ontzi batean, hagaxka elektrikoen laguntzarekin arrautzak xilitolarekin harrotuko ditugu. Horren ondoren, legamia esnetan disolbatu eta arrautzen nahaskiari gehituko diogu, eta irabiatzen jarrituko dugu. Guztia ongi integratzen denean, patata purea gehituko diogu eta irabiatzen jarraituko dugu. Jarraian, apurka-apurka irinen nahaskia gehitzen joango gara irabiatzeari utzi gabe. Orea ongi nahasten denean, trapu batekin estali eta bost minutuz pausatzen utziko dugu.
Orea pausatu bitartean, labea 50 graduan berotzen jarriko dugu goitik eta behetik, eta ontzitxo batean ura jarriko dugu barruan.
Segidan, oreari oliba olioa gehituko diogu eta irabiatzen jarraituko dugu ongi integratzen den arte. Jarraian, txokolate zuria zatitxotan moztuta eta ahabiak erantsiko dizkiogu oreari eta mihi baten laguntzarekin ongi nahasiko dugu.
Bestalde, hiru paper sulfurizatu hartu eta eskuekin bola bat egin arte estutuko ditugu, zimur-zimur uzten ditugun arte. Pauso horri esker, samurrago gelditzen dira moldeetan jartzeko. Jarraian, paperak luzatu eta laukitan moztuko ditugu, 11x11 cm-koak gutxi gorabehera. Gero, bakoitza magdalenen moldeetako zulotxoetan edo budin moldeetan jarriko ditugu, eta orea bertan banatu.
Ore guztia moldeetan banatu ostean, labean 45 minutuz pausatzen utziko dugu 50 graduan.
Segidan, moldeak atera eta arrautza irabiatuarekin margotuko ditugu. Ondoren, xilitolarekin hautseztatuko ditugu mojiconak.
Labea 200 gradura igo eta tenperaturan jartzen denan, mojiconak sartu eta 10 minutuz egosiko ditugu. 10 minuturen ostean, labea 170 gradura jaitsi eta beste 10 minutuz egosiko ditugu. Egiten direnean atera eta hozten utziko ditugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa