Errezetak azkenburukoak edo postreak
Lapiko batean esnea kanela adarrarekin irakiten jarri.
Beste katilu batean azukrea, irina eta gurina arrautzekin ondo nahasiko dugu hagaxka baten laguntzarekin.
Esneak irakiten duenean, kanela adarra atera eta arrautza nahaskia eta anisa gehituko dizkiogu eta 10 minutuz sutan izango dugu hagaxkarekin nahasi bitartean.
Erretilu bat olioarekin margotuko dugu eta bertara aterako dugu krema hoztera. Film plastikoarekin tapatu.
Behin krema hotza dugunean, laukiak egin, irinetik eta arrautzatik pasa eta frijitu egingo ditugu.
Kanela hautsa eta azukrea gainetik bota eta zerbitzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa