Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Gabonetako enborra, txokolate zuriarekin eta turroi ganatxearekin
31:03
Osagaiak
  • --Bizkotxozko oinarri bat
  • Estaldurarako:
  • --Esne gaina, 200 ml
  • --Txokolate beltza, 200 g
  • --Gurina, 50 g
  • Betegarrirako:
  • --Esne gaina, 200 ml
  • --Txokolate zuria, 350 g
  • --Gurina, 25 g
  • --Kremazko turroia, 3 koilarakada
  • Egilea: Horacio Chacin
Prestaketa

Gonbidatua: Horacio Chachin, gozogilea, haren bi seme-alabekin; Dana eta Alain.

NOLA EGIN?

- Esne-gaina berotzen jarri eta irakiten dagoenean kakao beltza gehitu eta ondo nahastu.

- Beste kazola batean prozesu berdina; esne-gaina berotzen jarri eta irakiten dagoenean txokolate zuria gehitu eta ondo nahastu.

- Kakao beltzari gurina gehitu eta nahastu.

- Txokolate zuriari kremazko turroia eta gurina erantsi eta nahastu.

- Bi txokolateak hozten utzi.

- Orea azukre urarekin busti.

- Turroi bigun krema harrotu eta ondoren manga batean sartu.

- Krema ilaratan zabaldu eta ondoren, espatula batekin zabaldu eta berdindu.

- Orearekin bildu, eta izkinak apaindu.

- Txokolate beltzarekin bizkotxo guztia estali.

- Apaintzeko, marra batzuk egin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena