Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Gazta tarta izozkia
14:28
Osagaiak
  • --Gazta krematsua, 400 g
  • --Azukrea, 230 g
  • --Jogurt krematsua, 100g
  • --Banilla
  • --Limoi baten zukua
  • --Esnegaina, 500 g
  • HUR KRUNBLEA EGITEKO
  • --Irina, 60 g
  • --Hur birrinduak, 60 g
  • --Gurina, 60 g
  • --Azukre beltza, 60 g

Bideoak (1)

Prestaketa

Gonbidatua: Elorrioko Ababu Zabarte eta Wude Zabarte

NOLA EGIN?

- Gazta krematsua, jogurt krematsua, azukrea, banilla pixka bat eta limoi baten zukua nahastu eta harrotu.

Hur krunblea egiteko:

- Hur birrinduak, irina, azukre beltza eta gurina batu eta eskuekin ongi nahastu.

- Ondo nahastuta dagoenean, tartaren moldearen azpian jarri.

- Esne-gaina harrotu eta gazta krematsu nahasketarekin ongi nahastu.

- Amaitzeko, tarta moldean jarri eta hozkailuan sartu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena