Errezetak azkenburukoak edo postreak
Bideoak (1)
Gelatina xaflak ur hotzetan desegin.
Bitartean, gaileta batzuk birrindu eta gurinarekin nahastu.
Ondoren, moldearen beheko kapan jarri eta ongi zabaldu.
Jogurta azukre birrinduarekin nahastu.
Desegindako gelatina xaflei limoi zukua gaineratu eta berotzen jarri.
Bitartean, esne-gaina harrotu.
Limoi-zuku beroa jogurtera gehitu eta ondo nahastu.
Esne-gain harrotua eta jogurta nahastuko ditugu eta hozkailuan sartuko dugu 10 minutuz.
Amaitzeko moldera botako dugu eta gelatinarekin nahastutako marakuia purea gaineratuko diogu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa