Errezetak azkenburukoak edo postreak
Bideoak (1)
GONBIDATUA: Arantxa Armendariz
NOLA EGIN:
Hasteko, karamelua egiteko behar ditugun azukrea eta ura nahastu, eta irakiten jarri. Kolorea hartzen duenean eta karameloa eginda dagoenean, labeko erretilu batera bota, geruza fin bat lortu arte.
Beste ura eta azukrea nahastu eta su bizian 3 min irakiten jarri. Ondoren, sua jaitsi eta beste 12 bat minutuz irakiten utzi. Sua itzali eta epeltzen utzi.
Arrautza gorringoak ondo irabiatu eta, pixkanaka-pixkanaka, almibarra gehitzen joango gara, etengabe eraginez. Iragazi eta labeko erretilura pasatu, karameluaren gainera. Aluminio paperarekin estali.
Gero, maria bainuan sartu eta labean erre, 45 min 170º C.
Bukatzeko, hozten utzi eta gero hozkailuan sartu. Biharamunean jaten badugu, hobe.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa