Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Torradak
10:44
Osagaiak
  • -Moldeko ogia
  • -Esnea, 1 l
  • -Esne gaina, ½ l
  • -Azukre zuria eta beltza
  • -Kanela adar bat
  • -Limoi baten azala

Bideoak (1)

Prestaketa

GONBIDATUA:

Maitane Segurola

NOLA EGIN:

-Lapiko batean, ura irakiten jarri. Esnegaina eta azukrea gehitu. Berotzen hasten denean, kanela adar bat eta limoi baten azala gehitu. Infusionatzen utzi.

-Aurrekoak irakin duenean, sutatik atera eta hozten utzi.

-Moldeko ogiari (posible izanez gero, aurreko asteko ogia) ertzak kendu eta laukietan ebaki.

-Esnea hotz dagoenean, molde ogi zatiak bertan busti eta ondo xukatu.

-Molde ogi zatiei gainetik azukre pixka bat bota. Labean sartu, 200ºra, 10 minutuz.

-Torradak labeti atera eta mugurdi marmelada edo siropearekin aurkeztu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena