Errezetak azkenburukoak edo postreak

Txoriene

Azkenburukoak

Fruta eta polenta tartaletak
11:33
Osagaiak
  • -Ura, 440 gr
  • -Polenta, 90 gr
  • -Mahaspasak, 45 gr
  • -Limoi baten azal birrindua
  • -Banilla adar bat
  • -Ekilore haziak, 70 gr
  • -Itsas gatza
  • -Sagar zuku kontzentratua, 100 gr
  • -Fruta freskoa (marruabiak,kiwiak,mugurdiak,banana...)
  • GELATINA EGITEKO
  • -Ura, katilukada erdi
  • -Agar agar malutak, koilarakada bat
  • -Sagar zuku kontzentratua, koilarakada bat
Prestaketa

GONBIDATUA:

Silvana Huegun, azukrerik gabeko gozogintza.

NOLA EGIN:

-Lapiko  batean, katilukada bat ur eta mahaspasak jarri. Banilla adarra erditik ireki eta aurrekoari gehitu. Guztia irakiten utzi, 10 minutuz.

-Aurrekoari, sagar zuku kontzentratua gehitu. Beste katilukada bat ur bota eta limoi azala gehitu. Polenta pixkanaka gehitu, bitartean, ondo eragin. 15 minutuz egosi, orea loditu arte.

-Ekilore haziak gehitu eta ondo nahasi. Labeko erretilu bat koipeztu eta orea bertara bota. Ondo zabaldu eta hozten utzi.

-Hozten denean, edalontzi baten laguntzarekin, orea ebaki eta tartaletaren oinarriak atera.

-Azkenean, fruta zatitu eta tartaletaren gainean jarri.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena