Errezetak azkenburukoak edo postreak
Brioche ogia diagonaletara zatituko dugu, 4 cm-ko xerratan, eta ontzi sakon batean sartuko dugu, gero esnea eta gainerako osagaiak botatzeko.
Beste ontzi batean esnea jarriko dugu. Limoi azala eta kanela sartu, eta 5 minutuz irakingo dugu.
Katilu handi batean arrautzak, azukrea eta anisa irabiatuko ditugu. Esne irakina gaineratuko diogu, iragazita eta pixkanaka. Nahasketa hori ogiari botako diogu, ogia erabat estali arte, eta hurrengo egunerarte hozkailuan pausatzen utziko dugu.
Platereratzeko, tostadak hozkailutik atera, xukatu eta mikrouhin labean epelduko ditugu. Azukrea egin eta gainerre egingo ditugu gasezko soplete batekin edo erregailu elektriko batekin. Azkenik kanelarekin hautseztuko ditugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa