Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote
Kazola batean, dezilitro bat olio jarri eta hiru baratxuri-ale. Sueztitu eta gero, sutatik baztertu. Olioa epela dagoenean, bakailao papurtua gehitu eta loditu, pil-pila egingo bagenu bezala.
Zopakoa zatitu, zartaginean salteatu eta kazolara gehitzen joan. Saldarekin busti, ogia murgilduta geratu arte, eta irakiten jarri su txikian.
Txorizeroa gehitu, eta, nahi izanez gero, bi pipermin eta tomate saltsa.
Zopa bakarrik zerbitzatzen da, arrautza galdarraztatu batekin edota, nahiago bada, arrautza irabiatu batekin nahasturik.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa