Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote
NOLA EGIN
Bakailao konfitatua:
Bakailaoa konfitatzeko baratxuri-ale zurituak oliotan jarri eta solomoak olio berberean estalita utzi, 45 minutuz.
Denbora agortzean, bakailaoa iragazki. Soberan dagoen olioa jaso eta gorde.
Boletus krematsua:
Boletusak ordubetez ur berotan hidratatzen utzi ostean, ura iragazki eta soberakina gorde.
Kazola batean tipula zatitua jarri, aurretik xukatutako boletus hidratatuak eta gurina gehitu, dena 10 minutuz frijitu.
Boletusak hidratatzeko salda gehitu eta beste 10 minutuz kozinatu. Esne-gaina bota eta 3 minutu gehiago utzi.
Tenperatura jaistean, dena txikitu testura fin bat lortu arte.
Porru kurruskaria:
Porru tirak irindu, arrautzeztatu eta gehiegizkoa kendu. Olio berotan frijitu. Porrua kurruskari dagoenean, atera eta gatza gehitu.
Aurkezpenerako, gaztaina marmelada pixka bat jarri eta gainean, boletus krematsua, eta baita bakailaoa ere. Platera edertzeko Porru kurruskaria ipini.
Pil-pil malko batzuk eta txipiroi saltsa beltz pixka bat jarri azken ukitua emateko.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa