Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote

Pintxo Pote

Miniaturak

Ahate magreta onddoekin
Osagaiak
  • - Ahate magret bat
  • - Onddo beltzak, 400 gramo
  • - Oliba-olioa
  • - Piperbeltza
  • - Gatza
  • - Ozpina
  • - Azukrea
  • - Salda iluna, litro erdi
Prestaketa

NOLA EGIN

Saltsa egiteko: Hasteko, bi goilarakada azukre urritu eta eta karamelu-puntuan jarri. Ozpin pixka bat gehitu, loditzen utzi eta fondo ilunean bustitzen dugu. Baztertu eta itxaron.

Onddoak: txikitu eta olioan salteatu behar dira lehendabizi. Gozotzen direnean, gatz pixka bat gehitu eta gorde egingo ditugu.

Magreta: Goiko azala kendu eta zentimetro bateko xake-itxurako laukiak egingo ditugu. Piperbeltza eta gatza gehitu eta plantxan egin behar da: azalaren aldetik 4 minutuz eta haragiaren aldetik, 2 minutuz.

NOLA AURKEZTU

Magreta xerratan moztuko dugu, saltsa gainetik bota eta onddoak osagarri gisa ipiniko dizkiogu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa