Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote
NOLA EGIN
Ontzi atean jarri hirugiharra, porrua, azenario bat, baratxuri errea, piperbeltz alea eta ereinotza. Urez ondo estali eta hiru orduz egosten jarriko dugu.
Amaitutakoan, hirugiharrak saldatatik aterako ditugu, zabaleran moztuko ditugu eta plantxatik pasako ditugu. Amaitzeko 2x2 zentimetroko dadoetan moztuko dugu.
Bestetik, txanpiak garbitu eta oliba olio apur batekin ontzi batean jarriko ditugu, hotzetik hasita, izerdia bota dezaten; baina ez diegu utziko kolorea hartzen. Segidan lehen egindako hirugihar salda gehituko diogu eta beste 20 minutuz egosten utziko dugu, su baxuan. Ondoren, salda iragaziko dugu eta xantanarekin (bestela maizenarekin) loditu egingo dugu ondo nahastuz eta xehe xehe utzi arte. Amaitzeko, airerik gabe ontziratuko dugu.
Horrez gainera blinia izeneko talo moduko bat egin behar dugu. Horretarako, enmental gazta, krema gazta, irina eta gatz pixka bat jarriko ditugu Thermomixen eta birrindu egingo ditugu berorik gabe. Amaieran arrautzak gehituko ditugu eta ondo birrindu eta nahasten jarraituko dugu. Lortuko dugun orearekin talo bat egingo dugu eta plantxan ukitu bat emango diogu.
NOLA AURKEZTU
Paperezko ezpain-zapi baten gainean, blinia bat jarriko dugu. Gainean aingira zatitxo batzuk eta saldatan bustitako hirugihar zatitxo batzuk jarri behar dira. Ondoren, anana dadotxo batzuk gehituko ditugu, menta orritxo batzuk eta, amaitzeko, ernamuin batzuekin apainduko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa