Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote

Pintxo Pote

Miniaturak

AntxoCOW
Osagaiak
  • - Antxoa freskoak
  • - Baratxuri mahonesa
  • - Granny Smith sagarrak
  • - Piperrak
  • - Limoia
  • - Wontona
  • - Tuetano edo muin egosia
Prestaketa

NOLA EGIN

Alde batetik, antxoak garbitu, erditik moztu eta gorde egingo ditugu.

Bestetik, Wonton masa erditik zatitu eta frijitu egin behar dugu kurrusari gelditu arte. Horrez gainera, aurrez egositako muina irinetik pasa eta olio oso berotan frijitu behar da. Hozten denean, xafla finetan moztuko dugu.

Granny Smith sagarrak eta piperrak ere zatitxo txiki txikietan moztu egin behar ditugu.

Eta horrez gainera, baratxuri zuri saltsa edo mahonesa bat egin behar dugu baratxuriak erabilita eta almendra batzuk, ura, ogi gogorra eta ekilore olioa erabilita.

NOLA AURKEZTU

Wonton masaren gainean muina jarriko dugu, hainbat zatitxo. Eta horren gainean lehen gorde ditugun antxoa zatitxo batzuk. Une honetan bi minutuz labean sartuko dugu 180 gradutan. Ondoren sagar zatitxoak eta piper zatitxoak jarriko ditugu gainean eta segidan baratxuri-mahonesa pixka bat jarriko dugu osagaiak mugitu ez daitezen.

Amaitzeko landaretxo batzuk jarri daitezke gainean nahi izanez gero.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa