Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote

Pintxo Pote

Miniaturak

Olagarroa plantxan
Osagaiak
  • Olagarroa, 4-5 kg.
  • Patata bioleta
  • - Sagar berdea
  • - Ke olioa
  • - Piperrauts airea
  • - Litro bat ur
  • - Piperrauts gozoa, 20 gr.
  • - Soja lezitina, 2 goilarakada
Prestaketa

NOLA EGIN

Lehendabizi olagarroa egosiko dugu. Horretarako, olagarroa garbitu, galdarraztatu etengabe irakiten dagoen urez betetako ontzi batean, 3-4 aldiz, eta uretan murgildu. Ondoren, irakiten utzi 25 minutuz, sua itzali, ontzia erabat estali film paperarekin eta, horrela, irakitea amaitu, 20-25 minututan. Olagarroa atera eta hozten utziko dugu.

Patata bioletak egiteko, patatak labean erreko ditugu 180ºc gradutan. Zuritu eta puregailutik pasa ondoren, ke olio-zurrusta eta gatza gehituko ditugu. Berdindu eta testura "rustikoa" duen patata purea lortzen saiatuko gara.

Bestetik piperrauts airea egiteko, ur litro batean 20 gramo piperrauts gozo botako ditugu, gatz pixka bat eta soja lezitina bi goilarakada ere bai. Irabiatu eta emultsionatu egin behar dira beso eletroniko baten laguntzaz.

NOLA AURKEZTU

Olagarroaren tentakulu potoloenetik 2 zentrimetro inguruko xaflak moztuko ditugu lehendabizi. Erditik moztu eta zartagin batean plantxan egingo ditugu, su bizian, ke olio pixka batekin.

Pixka bat gorritu ondoren, erdi bakoitza molde errektangular baten bi hormetan ezarri behar da eta moldearen gainontzekoa patata purez bete eta zanpatuko dugu. Zakotea mozteko gailuan sagar berde bati xafla oso fina moztu, "zapi bat" bezala tolestu eta purean sartuko dugu. Honen gainean, azkenik, piperrauts aireko quenelle bat ezarri eta listo.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa