Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote
NOLA EGIN
Olagarroa egiteko, lapiko batean ura jarriko dugu, gatza, piperbeltza eta ereinotza horri batzuekin. Irakitzen hasten denean, olagarroa sartuko dugu, 3 segundo mantendu eta uretik aterako dugu. Hau hiru bider errepikatuko dugu eta laugarrenean uretan utziko dugu egosi dadin. Olagarroa egosteko 30 minutu kalkulatuko ditugu olagarroak pisatzen duen kilo bakoitzeko (30’/1kg olagarro).
Bestetik, tuberkulu-krema egiteko, patatak, boniatoak eta yuka banaka aluminiozko paperan bilduko ditugu eta labean sartu. Tuberkulu guztiak ondo erre daitezen, ordu eta erdiz izango ditugu 180ºC-tan. Labetik atera, zuritu eta turmix baten laguntzaz tuberkulu guztiak birrinduko ditugu. Birrintzen ditugun bitartean gurina gehitzen joango gara krema fin bat lortu arte.
Olagarroa irakiteko erabili dugun ura sutan jarriko dugu eta irakiten utziko dugu bere bolumenaren herena lortu arte. Orain piperrautsa, eztia eta xantana gehituko diogu. Salda honi tenperatura baxuan egindako hirugihar laukitxo batzuk gehituko dizkiogu.
Hirugiharra tenperatura baxuan egiteko, hutsean ontziratuko dugu lehenik eta behin. Gero 3 orduz sartuko dugu labean 80ºC-tan lurrunean. Hirugiharra ateratzerakoan, azala kenduko diogu. Azal hau, labean sartu eta lehortuko dugu eta ondoren, zartagin batean olioa tenperatura altuan dugularik frijitu egingo dugu txintxorta bat lortzeko.
NOLA AURKEZTU
Olagarro hanka bat zartaginean jarriko dugu bi aldeetatik berotu dadin. Ondoren moztu eta plater batean ipiniko dugu bere forma mantenduz. Ondoan tuberkulu krema ipiniko dugu. Olagarro hankaren gainetik hirugihar saltsa botako dugu. Txintxorta eta cherry tomate batzuk jarriko ditugu inguruan.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa