Pintxoen errezetak | EITB Pintxo Pote

Pintxo Pote

Miniaturak

Itsaski paella
Osagaiak
  • – Tipula handi bat
  • – Piper gorri erdi
  • – Piper berde bat
  • – Oliba olio birjina
  • – Tomate frijitua, 50 ml
  • – Azafrai hari batzuk
  • – Sepia zikin ertaina
  • – 4 txipiroi
  • – 4 zigala
  • – 12 muskuilu
  • – 8 txirla
  • – Arrain salda, 1.000 ml
  • – Karabineroen infusioa, 200 ml
  • – Arroza, 400 g
  • – Bi baratxuri ale birrinduta
  • – Perrexil sorta bat
  • – Oliba olio birjina, 50 ml
  • Egilea: Altamira jatetxea, Ordizia
Prestaketa

NOLA EGIN

Ganorazko arroza prestatzeko, funtsezkoa da gorritutako barazkia eta arrain salda (fumet) oinarri izatea. Frijitua prestatzeko aurrez txikitutako tipula eta piper berdea erabiliko dugu. 4-6 orduz oliba olioarekin su oso eztian gorrituko ditugu, erre ez dadin.

Denbora hori igarota, 1'5 x 1'5 zentimetroko zatitan txikitutako txibiei, txipiroiei eta piper gorriari errealdi bat emango diegu eta sofritora botako ditugu, tomatearekin batera. Dena ondo frijituko dugu 5 minutuz.

Arroza prestatuko dugun lapikoan, zigalei, ganbei, txirlei eta mejiloiei errealdi azkar bat emango diegu eta segituan sutik kenduko ditugu. Arroza frijitutakoari gehituko diogu eta minutu pare batez eragingo diogu. Jarraian, arrain-salda eta lehenagotik barazkiekin, rape edo legatz-buruarekin eta karabineroekin prestatutako infusioa botako diogu.

Arroza su bizian egosi eta eragiten joango gara aleak solte gera daitezen eta salda ondo zabaldu dadin. Ondo irakiten duenean, mariskoa eta azafraia gehituko diogu. Egiten utziko dugu.

Arroza 20 minututan egosiko da eta azken minutuan labean bukatzeko aukera ere badago. Hori bakoitzaren arabera. Txup-txup egiten dagoenean sutik aterako dugu eta azkar zerbitzatuko dugu arroza gehiegi egin ez dadin.

On egin!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa