Pintxo edo miniatura plateren errezetak | EITB Pintxo Pote

Pintxo Pote

Miniaturak

Foie fresko tostada
6:09
Osagaiak
  • Mahaspas eta intxaur ogia
  • Foie eskalope freskoa
  • Arrautza
  • Irina
  • Tipula karamelizatua egiteko:
  • Tipula bat
  • Oliba olioa, 20 ml
  • Gatz pitin bat
  • Azukrea, 20 g
  • Mahaspasak, 10 g
  • Modena ozpina, 20 g
  • Tostada egiteko:
  • Irina, 10 g
  • Gurina, 10 g
  • Esnea, 100 g
  • Sagar konpota, 30 g
  • Azukrea, 10 g
Prestaketa

NOLA EGIN

Lehenengo pausua sagar tostada egitea da. Horretarako, gurina sutan ipini behar da. Urtzean, irina bota eta utzi egosten 5 minutuz. Gero, esnea bota apurka-apurka eta hau ere egosten utziko dugu. Amaitzerakoan, 15 minutuz hozten utziko dugu.

Segidan, tostada zati bat ebaki eta irinetatik eta arrautzetatik pasatuko dugu, gero frijitzeko.

Beste alde batetik, tipula egin behar da: juliana erara ebaki eta gatz eta olio pittin batekin sutan jarri poxatu dadin. Azkenik, modenako ozpina botako diogu.

Foiea egiteko, berriz, xerra bat ebaki eta plantxan egin behar da bi aldeetatik.

NOLA AURKEZTU

Mahaspasa ogi zati bat ebaki eta pintxoa muntatzea geratzen zaigu. Beraz, azpian ogia jarriko dugu, ondoren, sagar tostada, gero foie xerra eta honen gainetik gatz lodi apur bat.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa