Pintxo edo miniatura plateren errezetak | EITB Pintxo Pote
NOLA EGIN
Arintasunez, bakailoa konfitatu egingo dugu, barrukaldetik urtsu utzita. Hau egindakoan, bakailoa kendu beharko dugu.
Geratzen den olioa eta gelatina mini pymer batetik pasatu ondoren, pilpil saltsa loditua lortuko dugu.
Pintxoaren alde kurruskaria lortzeko, ura irinarekin, planktonarekin eta gatzarekin batuko dugu.
Brotxa batekin, paper sulfurizatu baten gainetik pintzela pasatuko dugu eta, bakailao azal-xehatuarekin hautseztatuko dugu. Nahasketa hau paper berdinarekin frijituko dugu, gorritu arte. Gorritutakoan, frijigailutik aterako ditugu eta paper-azaletik bereiziko dugu. Den-dena, gerorako gorde egin beharko dugu.
Ekintza guztia, bizkaitar-erako kurruskaria egiteko errepikatuko dugu.
Bakailoa termomixean botako dugu, xukatutako ogiarekin eta hidratatutako planktonarekin batera, nahasketa homogeneo bat irten arte.
Gatz-kopurua zuzendu.
NOLA AURKEZTU
Termomixetik ateratako nahaste honekin eta kurruskariekin, hostopila muntatuko dugu, bizkaitar-erako kurruskaria erdian jarrita.
Harri baten oinaldean jarriko dugu dena eta apaingarri gisa, plankton-pilpila, aliolia, berakatz edo baratxuri beltza eta gorringo emultsionatua jarriko ditugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa