Miniaturak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Miniaturak

Arkume eta bulgur bolak tahini eta jorgurt saltsarekin
Osagaiak
  • Arkume orea:
  • Arkume haragia txikituta, 500 g
  • Tipula bat
  • Gatza
  • Barruko nahasketa:
  • Txekor haragia txikituta, 250 g
  • Tipula bat
  • Baratxuri atal bat
  • Kanela hautsa
  • Pinaziak, 50 g
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Tahini saltsa eztiarekin:
  • Greziar jogurta, 125 g
  • Tahinia, 30 g
  • Limoi erdi baten zukua eta birrindura
  • Gatza
  • Ezti koilarakada bat
  • Barazki salteatuak:
  • 8 leka
  • 2 azenario
  • Tipula more bat
  • Soja saltsa koilarakada bat
Prestaketa

Arkume orea

Bulgurra uretan hidratatu 10 minutuz eta gero xukatu. Tipula txikitu eta ontzi batean elkartu osagai guztiak.

Barruko nahasketa

Zartagin batean tipula eta baratxuria txikituta olioarekin erregosten jarriko dugu. Hori eginda dagoenean, txekor haragia txikituta gehitu, kanela hautsa, pinaziak txigortuta eta gatza.

Arkume ore eskukada hartu eta bola forma eman. Erdian zulo bat egin eta barruko nahasketaren koilarakada bat hartu, eskuekin itxi eta errugbiko baloiaren forma eman. Oliotan frijitu eta paperean xukatu. 

Tahini saltsa eztiarekin

Osagai guztiak elkartu eta ondo nahastu.

Barazki salteatuak

Barazki guztiak juliana finean moztu eta zartagin bero batean olioarekin ondo gorritu. Bukaeran, soja saltsa pixka bat bota.   

BUKAERA

Plater batean barazkiak jarri; gainean, arkume eta bulgur bolak eta, inguruan, tahini saltsa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena