Miniaturak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Gibelari kanpoko azala kendu eta ondoren, hesteak. Gibela bol batean sartu eta sakea, mirina, soja saltsa, sichimi espezia nahasketa, gatza eta piperrautsa gehituko dizkiogu dena ondo nahastuta. Azkenik, martorri orri batzuk botako ditugu txiki-txiki moztuta. Film plastikoarekin, zilindroak egingo ditugu gibelarekin eta 30 minutuz egosiko ditugu. Moztu aurretik hozten utzi.
Nori algaren pralinea:
Nori algak lau zatitan moztuko ditugu. Jarraian, osagai guztiak sutan jarri eta ondo kozinatuko ditugu salda ia-ia desagertu arte. Ondoren, nahasketa ondo birrinduko dugu nori pralinea fin-fin gera dadin. Pastelgintzako mauka batean sartuko dugu.
Ponzu saltsa:
Osagai guztiak nahastu lodigarria izan ezik eta hozkailuan utzi zortzi orduz zaporea har dezan. Laranja eta limoi azalak ere saltsa barruan utziko ditugu. Ondoren prestaketa guztia iragaziko dugu. Zortzi orduak igarotakoan, aurreko nahasketa lodigarriarekin birrinduko dugu, gure saltsak gorputza hartu arte.
Misonesa:
Arrautzak eta olioaren erdia irabiatuko ditugu saltsak gorputza hartu arte. Pixkanaka-pixkanaka gora eta behera egingo dugu irabiagailuarekin eta falta den olioa gehitzen joango gara. Azkenik, akamisoa edo miso gorria, piperrautsa, gatza eta limoi zukua gehituko ditugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa