Miniaturak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Mero zuri marinatua:
Ontzi batean maionesa, piperrautsa, limoi zukua, soja saltsa eta pipermina sartu eta ondo nahastuko ditugu. Bestalde, mero zuriari azala kendu diogu eta karratutan moztuko dugu. Gatza eta limoi azalaren birrindura gainetik botako diogu eta lehen egindako saltsarekin estaliko dugu. Ondoren, arto eta olo malutekin pla-pla egingo dugu. Fijigailu lehorrean sartu eta frijituko dugu.
Taktouka:
Piper gorria, piper berdea eta tomateak ezkai adarrarekin labean erreko ditugu eta bertatik ateratzean, zuritu eta ondo txikituko ditugu.
Zartagin bat berotuko dugu eta olio txorrotada bat botako dugu. Baratxuria txikituta sartuko dugu eta barazki erreak gehituko dizkiogu erregosten jartzeko. Bertara kuminoa, piperrautsa, kurkuma eta gatza botako ditugu eta ondo nahastuko ditugu. Sutatik ateratzean perrexila txikitua botako dugu.
Albaka tapenade ozpin olioa:
Osagai guztiak ontziratu eta ondo birrinduko ditugu emultsio bat eginez.
Aurkezpena:
Plater batean taktouka luzatu eta gainean mero karratutxoak jarri eta albaka tapenadeabota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa