Miniaturak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Lehengo pausoan, ekilore-olioa zartaginean bota, eta berotzen den bitartean, patatak zuritu. Ondoren, patatak zatitu eta zartaginean frijitzen jarri. Tipula txiki-txiki egin, eta zartaginean gehitu frijitzeko. Txorrotada bat oliba-olio birjina bota eta gatza gehitu. Denbora eman tipula eta patata gorritu arte. Behin frijituta eta iragazki bat erabiliz, frijitu dugun patata oliotatik atera eta ontzi batean utzi. Ontzian bertan, zortzi arrautza kraskatu eta patatarekin nahastu.
Beste zartagin batean olioa bota piper berdea frijitzeko. Piper gorria egurretan errea dagoenez, prest dago.
Txorizoa eta urdaiazpikoa txiki-txiki egin eta zein bere ontzian utzi.
Osagai bakoitza: txorizoa, urdaiazpikoa eta piperrak, bakoitza bere ontzian jarri. Ontzi bana erabiliko dugu osagaiak patatarekin nahasteko. Batean txorizoa eta patata, beste batean urdaiazpikoa eta patata, eta hirugarren batean frijitu dugun piper berdea eta patata.
Nahastu ondoren, silikona moldeak hartuko ditugu gero labean sartzeko.
Landare-paper zatiak hartu eta silikona moldeen gainean jarri eta, plastikozko edalontzi batek lagunduta, papera hondora sartu.
Behin forma emanda, eta landare-papera moldeetan sartuta, prestatu dugun hiru motatako nahasketa hartu: txorizoa, urdaiazpikoa eta piperra, eta moldeak betetzen hasi, ondo osatu arte.
Loretxu bakoitzaren gainean bere osagaia jarriko dugu, apaintzeko.
Txorizoa, urdaiazpikoa eta piper gorria. Loretxuak ondo apaindu ondoren, labea 180 ºC-tara berotu. Behin tenperatura hartuta, Loretxuak labeko azpilean jarri.
Gure Loretxuak prest daude labean sartzeko. 15 minutu eman labean egiteko.
Denbora eman eta gero, silikona moldeetatik atera, kontu handiz eta maitasunez.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa