Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Udaberriko perretxiko menestra arrautza eta patata kremarekin
Osagaiak
  • Barazki salteatuak:
  • -Ziazerba batzuk
  • -Kuiatxo bat
  • -2 tipulin
  • -Piper berde bat
  • -6 gari zainzuri
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • Patata eta arrautza krema:
  • -2 patata
  • -3 arrautza
  • -Arroz odolki bat
  • -Gurin zati bat
  • -Gatza
  • Perretxiko nahastea:
  • -Zizak
  • -Marasmio jangarriak
  • -Onddoak
  • -Karraspina
  • -Ziza horia
  • -Baratxuria, 3 atal
  • -Tipulin bat
  • -Perrexila
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • -Patata bat
Prestaketa

Barazki salteatuak:

Barazkiak laukietan moztu eta zartagin batean olioarekin ondo gorritu ostean, gatza bota.

Patata eta arrautza krema:

Patatak uretan egosi. Arrautzak ur irakinetan sartu eta 6 minutuz egosiko ditugu. Zartaginean odolkia azalik gabe mamituta jarri eta gorritzen utzi noizean behin bueltak emanda. Patatak egosita ditugunean, puregailutik pasa eta gurin zatitxoa sartu eta nahastu.  Bertara odolkia mamitua sartu eta nahastu. Arrautzak zuritu eta erditik moztu.

Perretxiko nahastea:

Perretxiko mota bakoitza bere aldetik egingo dugu:

Zizak eta marasmio jangarriak: eskuekin apurtu eta aluminiozko paperarekin bildu. Baratxuria, gatza eta olioa gehitu. Labean sartu 10 minutuz 180 ºC-an (esateko: graduAN). Onddoak xerratu eta zartaginean gorritu bi aldetatik. Ondoren, ontzi batean perrexila, baratxuria eta gatza olioarekin nahastu, birrindu eta onddoen gainetik bota. Karraspina tipulin erregosiarekin elkartuko dugu zartaginean gorritu ondoren. Ziza horia zartaginean salteatu baratxuri txikituarekin. Patata bat zuritu, makilatxo finetan moztu eta uretan garbitu. Lehortu eta ondoren, oliotan frijitu. 

Bukaera:

Plater batean patata purea odolkiarekin zabaldu eta inguruan barazki salteatuak jarri. Erdian arrautza apurtua kokatu eta beste ontzi batean????/ bananduta .

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena