Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Azuki entsalada ahuakate kremarekin
Osagaiak
  • Azuki entsalada:
  • Azukiak, 160 g
  • Tipulin bat
  • Soja kimuak
  • 8 shiitake
  • 6 edamame
  • Mahats berdea, ale batzuk
  • 6 gerezi tomate
  • Oliba berdeak, eskukada bat
  • Granny Smith sagarra
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Limoi bat
  • Perrexila
  • Ahuakate krema:
  • Ahuakate bat
  • Gaztatxoak, 130 g
  • Oliba olioa, 130 g
  • Ura, 100 g
  • Ziapea, 20 g
  • Perretxikoak ozpinetan onduta:
  • Ura, 180 g
  • Sagardo ozpina, 160 g
  • Miso marroia, koilarakada bat
  • Perretxikoak, 100 g
  • Tipula erdi bat
  • Piper beltz haziak, koilarakadatxo bat
  • Pipermin bat
  • Erramu orri bat
  • 2 endibia gorri
Prestaketa

Azuki entsalada

Bezperan azukiak beratzen jarriko ditugu, biharamunean, ur hotzarekin egosten jarri ordubetez. Xukatu eta hoztu.

Bitartean barazkiak salteatu egingo ditugu. Shiitakeak eta tipulina juliana eran moztu eta zartaginean olioarekin salteatzen jarri. Edamamea ere gehitu. Ontzi batean azukiak, barazki salteatuak eta gerezi tomateak jarri, baita sagarra, soja kimuak, erditik moztutako mahats berdea eta xerratan moztutako oliba berdeak ere. Olioarekin, limoi zukuarekin, perrexilarekin eta gatzarekin ozpin olioa egin eta ondo busti ontzikoa.

Ahuakate krema

Osagai guztiak elkartu eta ondo birrindu krema egin arte.

Perretxikoak ozpinetan onduta

Ontzi batean perretxikoak xerratuta, erramua, tipula juliana eran moztuta eta piper beltz haziak sartu. Eltzean ura, ozpina eta miso marroia berotzen jarri. Irakitean, perretxikoak dauden ontzira bota, nahastu eta hotzean gorde 24 orduan.

BUKAERA

Plater batean azuki eta edamame entsalada jarri eta gainetik endibia gorria juliana eran moztuta. Ondoan ahuakate krema eta perretxikoak ozpinetan onduta.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena