Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Txerri eta tipulin gyozak perretxiko zoparekin
Osagaiak
  • Gyoza orea:
  • Irina, 200 g
  • Ur beroa, 80 g
  • Gatza, 10 g
  • Maizena
  • Txerria eta tipulina:
  • Txerri haragi txikitua, 230 g
  • Tipulin bat
  • Jengibre zati bat
  • Maizena koilarakada bat
  • Gatza
  • Perretxiko zopa:
  • 2 tipulatx
  • Baratxuri atal bat
  • Perretxiko lehorrak
  • 5 barrengorri
  • 5 shiitake
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Oilo salda
  • Perretxiko salteatuak:
  • Perretxiko batzuk
  • Perrexila
  • Baratxuri txikitua
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Gyoza orea:

Ontzi batean irina eta gatza jarri eta ur beroa gehitzen joango gara nahasten goazen bitartean, ore hidratatua lortu arte. Mahaian eskuekin landu ore fin bat geratu arte. Plastikozko paperarekin zilindro bat egin. Labanarekin xerrak moztu. Maizena bi aldeetatik jarri eta arrabola edo eskuekin borobiltzen joango gara, fina geratu arte. Erdian betegarriaren koilarakada bat ipini eta ixten joango gara gyoza forma emanez.

Zartagin bat berotu olio pixka batekin eta gyozak gorritu, ondoren perretxiko zopa burduntzi bat gehitu egos daitezen. Tapa jarri.

Txerria eta tipulina:

Ontzi batean osagai guztiak elkartu eta ondo nahastu. Maizena bukaerarako utziko dugu orea lehorra gera dadin. 

Perretxiko sopa:

Eltze batean tipulatxa eta baratxuri atala txikituta oliotan sueztitu. Ondoren, barrengorriak eta shiitakea zatituta gehitu eta erregosi. Oilo salda perretxiko lehorrekin gehitu eta egosten utzi 5 minutuz. Zopa burduntzi bat gyozak egosteko hartu eta beste guztia birrindu krema egin arte.

Perretxiko salteatuak:

Zartagin batean baratxuri txikitua oliotan gorritzen jarri eta perretxikoak bota. Ondo salteatu eta bukaeran GAZITU eta PERREXIL txikitua gainetik bota.

BUKAERA:

Plater batean ohe bat egin saltsarekin. Gainean gyozak eta perretxiko salteatuak jarri.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena